Kargatzen…

Nortzuk gara

Sektorean 30 urte baino gehiago eman ondoren, geure familia-enpresa egitea erabaki genuen 1992an. Proiektu hau zerbitzua, funtzionalitatea, ergonomia eta diseinua bezalako baloreak kontuan harturik bideratu genuen.

GURE EGITEKOA ETA BALOREAK

Pertsonetan, talde lanean, komunikazioan, askatasunean eta arduran oinarritutako eredua da gurea. Eredu hau, bezero eta hornitzaileekin batera, etengabeko berritzeaz hazten da, etorkizuna bermatzen duten eraginkortasuneko irizpideei jarraikiz. Proiektuaren gardentasunak, eskuzabaltasunak eta eboluzio intelektual eta emozionalak proiektuaren parte izateaz eta partekatutako arrakastaz harro egotea eragiten du.

IKUSPEGI GLOBALA DUGU

Gure aktibitatearen mamia proiektuaren, merkatuaren eta bezeroaren posizionamenduek osatzen dute.

“AHOLKULARI LAGUNAK GARA”

Espazioen banaketan, barne-erlazioetan, laneko osasunean, ergonomian, diseinuan, materialetan, zerbitzuan, eraginkortasunean…

ZUEI ETA GURE TALDEARI ESKER

Hasieratik Ángel Icazarekin eta gaur egun ere geure printzipio etiko eta profesionalei eusten diegu.

oficina

Erakustokia

Mazarredo Zumarkaleko gure lokaletan 750m2-ko erakustokia dugu, girorik esklusiboenak eskainiz.

Espazioak sortzen 1957tik

1957

Angel Icazak altzairuen eta barne-diseinuaren sektorean jarduteari ekin zion.

1977

Urte honetan geure lokala ireki genuen Mazarredo Zumarkalea, 47 ofizinako altzairuetan espezializatua.

1985

Bigarren belaunaldia proiektuan sartzen da.

1992

ICAZA, familiaren proiektu beregain bat bezala eratzen da.

1995

Bigarren belaunaldia proiektua zuzentzen hasten da.

2000

ICAZA ISO 9001-a eskuratzen duen banaketaren sektoreko lehen enpresa bihurtzen da.

2007

ICAZAk 50 urte betetzen ditu sektorean, 30 Mazarredoko lokalean eta 15 familia-enpresa independente bezala.

2009

Ner-a (erlazioen estilo berria) ezartzen dugu eta “ner group”-era batzen gara fundatzaile gisa.

2010

Euskalit-eko Q zilarra lortzen dugu, kudeaketa bikaina saritzen duen ziurtagiria.

2012

CO2 gasen igorpenari buruzko ebaluazio bat egin genuen eta Bilboko Udaletxeak aintzat hartu gintuen. Bilbao.

2017

60 urte sektorean ospatzen ditugu, mundu mailako krisialdi sistemikoari gainjarrita.