Kargatzen…

Zerbitzuak

Geure laguntza eskaini nahi dizugu altzairuen aukeraketan, barne-diseinuan eta material teknikoetan.
Kontsulta itzazu zeure beharrizanak eta pozarren emango dizugu konponbide bat.

Barne-diseinua

Zerbitzurik onena eskaintzen dizugu

Geure ideiak elkarbanatu, instalazioei balioa eman eta zure proiektuetan lagundu nahi dugu. Mundu mailako informazioaren jakinean gaude zuri zerbitzurik onena eskaintzeko. Funtzionaltasunean, ergonomian, argitasunean, erosotasunean, ingurumenaren iraunkortasunean eta abarrean pentsatuz lan egiten dugu.

Giltza eskuan

Gure “giltza eskuan” zerbitzuak geure espazioen diseinua, kudeaketa, jarduera eta altzarien hornidura eskaintzen ditu. Arduradun bat baino ez da behar nahi duzun espazioa lortzeko.
Proba ezazu eta egiaztatuko duzu.

Proiektuak ikusi

Altzariak

Pertsonen erabilerarako altzariak

Kolektibitatearen, contract-aren eta ofizinako altzariak egiten dituzten nazioko eta nazioarteko marka nagusien banaketa egiten dugu. Ofizinetarako, museoetarako, ekimenak egiteko aretoetarako, kongresuak egiteko aretoetarako, balio anitzeko geletarako, bibliotekak, egoitzak, gimnasioak, ostalaritza, etab.

Proiektuak ikusi

Material Teknikoak

Profesionalik onenekin kolaboratzen dugu

Arkitektoek, ingeniariek, dekoratzaileek, aparejadoreek, artistek, diseinatzaileek… beren proiektuetarako produktu berritzaileen informazioa eskatzen digute.

Kalitatearekin lan egiten dugu

Diseinua duten kalitatezko produktu funtzionalak egiten dituzten nazioarteko markak.

Etengabeko berritzea

Merkatuaren egunerokoaren jakinean gaude, profesionalei interesgarriak suerta dakizkien materialak ekartzeko.

Haratago goaz

Geure herrialdeaz kanpo egiten ari diren proiektu eta produktuei buruzko informazioa ere eskaintzen dizugu daily tonic-ren bidez.

Proiektuak ikusi

ICAZA ELKARLANEAN

Osatzen dugun bilgunean, pertsonak ideien bidez konektatzen ditugu. Hementxe dago lanaren etorkizuna.

Beste coworker batzuekin erlazionatuz, ustekabeko elkarrizketa interesgarriak izan ditzakezu.

Lan bilerak edo prestakuntza jardunaldiak antolatu ahalko dituzu elkarlaneko giro profesionalean.

Aurki ezazu hemen